XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zereginetan

Aspaldian Martinen maisua esan eta esan dabil umeak ere etxeko zereginetan parte hartu behar dabela, ahal daben neurrian.

Dana ez dabela itxi behar euren gurasoen eskuetan.

Eurak egin beharreko behar batzuk ere badagozala: jostailuak batu, erropak gorde, mahaia ipinten lagundu, erosketa txikiak egin...

Eta baita, zazpi urteko umeak euren buruen jabe ere badirala gauza batzuetan.

Hau da: bakarrik dutxatu, jantzi eta botoiak eta lokarriak lotu, orraztu...

Hau dala eta Martin gaur gauean amari ekin eta ekin ibili jako etxeko zereginetan parte hartu nahi dauala:

-Ama, patatak frijituko dodaz.

-Ez, Martin.

Ez dozu ikusten olio beroaz erre zaitekezala?

Holangorik, suaz ibilterik bururatu ere ez.